asteazkena, apirila 24, 2024

3.ataza OROBIOGOITA

Hemen doakizuE gure 3. ataza osotuaren aurkezpena. Atzo eskola Confinta ETA Oso ondo joan zen. Gainera, bukaeran DBH4ko ikasleek bokatatxoak banatu zizkieten DBH1eko ikasleei. Oso pozik jarri ziren denak. DBH1eko tutoreek gure Iraeseko ikasleek zoriondu zituzten, benetan polita izan zen.
Esteka

osteguna, apirila 18, 2024

3. ataza URDANETA

ESKOLAKO CONFINT - ELORRIO BHI

Elorrioko institutuan pasa den astean egin genuen Eskolako Konfinta. DBH1 mailako ikasleak, ikastetxeko Areto Nagusira eroan eta bertan gure proposamenaren berri eman genien. Plastikoaren inguruan egiten dugun kontsumoaren inguruko hausnarketa egin nahi genuen, jakin dakigulako bere hondakinek ingurumen arazo larria suposatzen dutela. Kontsumo arduratsuago bat helburu eta ahalik eta esparru gehienetan bere erabilpena murrizte aldeko proposamenak jasotzeko ekimena burutu genuen. Hemen
duzue erabilitako aurkezpena, eta bertan (amaieran) ikasleengandik jasotako proposamen sorta, bertan atxikiturik.

asteazkena, apirila 17, 2024

3.ataza EGIBIDE

Kaixo, egindako 3. lanproposamena bidaltzen dizuegu. Gure gaia paperaren erabilera da. Behin ikasleen artean egindako inkesta eta datuak aztertu ondoren, infografia egitea erabaki dugu. Han birziklatzea zergatik den inportantea, aholkuak, non birziklatu behar dugun papera, zer bota eta zer ez bota ontzi urdinetan eta web interesagarriak agertzen dira. Infografia hau eskolako RRSS agertuko da.

astelehena, apirila 15, 2024

BADATOR CONFINTa...!!!!

Eta horretarako Estatuko CONFINTen egondako ikasleek honako bideo hau prestatu dute! ESTEKA

3. ataza OÑATI INSTITUTOA

Kaixo ! Oñati Institutuko IRAES 21 taldeko ikasleok 3.ataza bidaltzen dizuegu. Ikasleontzako eta gazteontzako alkoholaren kontsumoa errealitate bat da, eta hori ahalik eta modu jasangarrienean eta arduratsuenean aurrera eramatea oso garrantzitsua dela uste dugu, horregatik aukeratu dugu gai hau. Espero dugu gustatzea eta baliogarria izatea bai blogerako eta bai ikasteko. Milesker.
ESTEKA

3. ataza ELGOIBAR IKASTOLA

Hona hemen gure 3. ataza. Elgoibar Ikastolan berogailuen kontsumoaren inguruan egin dugu lanketa. Ekintza gisa, berogailuaren kontsumoa murrizteko, publizitate kanpaina martxan jarriko dugu. Horretarako posterra eta eskuorria eginak ditugu. Ondoren, eskuorriak buzoneatu eta Ikastolako eta herriko txoko desberdinetan posterrak itsatsiko ditugu. Horretaz gain, Ikastolako familiei energiaren kontsumoa murrizteko ohiturak barneratzeko, 5 proposamenetatik bat aukeratzeko gonbitea luzatu genien galdetegi bidez. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

3. ataza AITA LARRAMENDI

Hemen atxikita doa gure 3. ataza. Zuen gustorkoa izatea espero dugu!

3. ataza TRUEBA IKASTETXEA

Kaixo, 3. ataza bidaltzen dizuuegu. Oraingo honetan, bigarren atazan egindako galdetegiaren hausnarketa egin dugu eta beste ikasleek proposatutako alternatibak aztertu ditugu. Azkenean, horietako bi aukeratu ditugu ikasturte honetan aurrera eramanteko eraldatzaileak eta bideragarriak direlako. Egindako eskema eta argazki bat bidaltzen dizkizuegu. Besarkadak!

3.ataza AXULAR BHI

ESTEKA

asteartea, apirila 09, 2024

1. eta 2. atazak OÑATI BHI

Kaixo ! Bertan bidaltzen dizkizuegu orain arte Oñati Institutuko IRAES taldeko kideok egin ditugun bi atazak eta argazkia. Agur bat !
ESTEKA

3. ataza BIZKAIA IKASTETXEA

Kaixo, Bizkaia ikastetxetan, ume txikiei ipuinak kontatu dizkiegu, zer garrantzi handia daukan ahalik eta gutxien kontsumoarekin kontu handiz ibiltzea mundua ez zikintzeko eta ez kutxatzeko, horretarako gutun handiak sortu ditugu, gure sinadurekin eta animalien aztarnekin, Ea gustatzen zaizuen! ESTEKA

osteguna, martxoa 28, 2024

2. ataza ELGOIBAR IKASTOLA

Kaixo, Hemen bidaltzen dizuet Elgoibar ikastolan egindako 2. ataza. Alde batetik, 31 egunetan zehar gelako tenperatura neurtu ondoren, maiztasun taulan jaso genuen zenbat egunetan gainditu zen 20 º C, dagokion grafikoa bertan dago txertatuta. Bestetik, Ikastolako berogailu sistema ezagutzeko aurkezpen bat prestatu eta geletan zabaldu zuten informazioa Agenda 2030eko ordezkariek. Zuen gustokoa izango delakoan, ondo pasa oporrak!
ESTEKA

asteazkena, martxoa 27, 2024

3.ataza INDAUTXUKO EL CARMEN

1.eta 2 atazak OROBIOGOITIA

Kaixo, Aurkezpen honetan jarri dugu gure Iraes taldeak orain arte egindakoa. Aurkezpen hau eskola confintean eta irakasle klaustroan egingo dugu. Eskola confinta apirilaren 16an izango da. Iraes taldeko lana HEMEN Ondo izan!